berria.info

 

Asteartea, 2013ko azaroak 19a.

 

Bi punturen aldeari eusten ari zaio Magnus Carlsen.

 

XAKEA. Berdinketa atzo ere bai. Magnus Carlsen norvegiarrak bi punturen aldea lortu zuen larunbatean, xakeko Munduko Txapelketako finalean, Chennain (India). Eta eroso samar ari zaio eusten alde horri (4’5-2’5). Viswanathan Annad indiarrak oraindik ez du irabazi partidarik finalean; bost berdindu eta bi galdu ditu.